Altxaera bektoriala Describapena
AR 4
  Bektore Jasoketaren bertsio hau ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren inauguraziorako enkargatu zen.

Apirilaren 22tik maiatzaren 5a arte, gune honi esker argizko eskultura erraldoiak diseinatu ahal izango dituzu zeruan, Vitoria-Gasteizko hiriaren gainean,18 argi kanoi erabiliz, Artium Plazaren inguruan. Argi sortak 15 kilometroko inguruan ikus daitezke; Internetetik iritsi ahala, sei segundoz behin, diseinu berri bat agertzen da. Diseinuetan egileen sinadurak eta eskaintzak ere ager daitezke, eta plazan kokatutako pantaila erraldoi batean agertuko dira.

Web guneak Artium Plazaren eredu birtual bat dauka, argi sortak bideratzeko eta emaitza edozein angelutatik ikusteko. Gune horretan, bestalde, Santa Maria Katedraleko dorre batean eta plazaren aldameneko bi eraikinetan kokatuta dauden lau bideo kamerak zuzenean egiten duten igorpena ere aurkezten da. Web orri bat sortuko da automatikoki, parte-hartzaile bakoitzaren diseinuaren dokumentazioa agertuko duena.

"Bektore Jasoketa" instalazioa Mexikoko Hiriko Zócalo Plazan aurkeztu zen aurreneko aldiz, 2000. urtearen hasiera ospatzeko. 89 herrialdetatik etorritako 800.000 bisitaritik gora sartu ziren orduko hartan Webgunean, eta oraingo muntaketan kopuru hori gainditzea espero da. Pieza honek arte elektronikozko sari ospetsuak jaso ditu, horien artean Austriako Ars Electronica Jaialdiko Golden Nica saria, aipamen bat San Franciscoko SFMOMA Webby sarietan, eta Bikaintasunaren saria Tokioko CG Arts Jaialdian.
 
Kodea
Bilaketa
SORBURUA | Informazioa | Diseinua | Bideoa zuzenean | Aurrekoa
© Rafael Lozano-Hemmer, 1999 - 2002