Altxaera bektoriala Tekonologia
AR 4
  Bektore Jasoketak erabiltzaileen eskaerak goranzko sekuentzian prozesatzen dituzten ordenagailu sare batez dago osatua. Hau da erabiltzen den teknologia:

Erabiltzailea www.alzado.net-era joaten da, Telefónica konpainiaren IP helbidearen bitartez, bera baita proiektuaren babesle eta lankidea. ATM konexio bat instalatu da 10 Mbp-koa Artium Museoko kontrol aretoan, eta hiriko webcam-etara doazen bi sare pribatu ere instalatu dira.

Web-eko zerbitzaria Linux/Apache kutxa bat da, suhesi baten atzean. Zerbitzari hau perl eta shell-en dago programatua, orrialdeak eta applet-ak zerbitzatzen ditu, bideoa helbideratzen du eta emailak bidaltzen dizkie parte-hartzaileei.

Diseinu bat egiteko, erabiltzaileak Java aplikazio bat erabiltzen du, Kaliforniako Eyematic Interfaces-en Shout3D kodeak dauzkana. Shout3D-ri esker 3 dimentsiotan bisualiza daitezke vrml dokumentuak, denbora errealean, eta bisualizatzaileak ez du plug-in-en beharrik. Eyematic-ek bere software-aren baimen bat eman zuen proiektu honentzat. Mundu birtuala Arquimediak osatu zuen, Madrilen. Parte-hartzaileak eskaera bat bidaltzen duenean, applet-ak argi kanoi bakoitzaren x, y, z koordenatu zehatzak bidaltzen ditu, eta baita erabiltzaileari buruzko informazioa ere, haren izena, non dagoen eta iruzkinak. Zerbitzariak itxaron zerrenda bat antolatzen du, eta bere eskaerak zenbat denbora beharko duen adierazten dio erabiltzaileari. "Hurbiltasun makina" batek bilaketa egiten du datu basean, eta erabiltzaileari diseinua berearen antzekoena duten bost parte-hartzaileren berri ematen dio.

Eskaera bat itxaron zerrendako burura heltzen denean, Kanadako APR Inc-ek sorturiko 3D DMX aplikazio batera bidaltzen dira datuak. Aplikazio honek badaki zehatz proiektore bakoitza non dagoen, hiru dimentsioetan, GPS diferentziala eta takimetria erabiltzen duen kalibrazio bati esker. APR aplikazioak behar diren DMX aginduak bidaltzen ditu 18 proiektore Syncrolite SX7K-etara, behar den posizioan kokatzeko. SX7K horiek xenon errobotikoko kanoiak dira, 7kW-koak, 15 km-ko erradioko distantzian ikus daitekeen argi fokua sortzen dutenak. Bektore Altxaketari esker, erabiltzaileak 126.000 watteko ahalmena kontrola dezake.

Argi kanoiek parte-hartzaileen diseinuak sortzen dituztenean, lau kamera Axis-ek, horietako batzuk Madrilgo Azlan-ek proiekturako emanda, irudi digitalak jasotzen dituzte Santa Mariako katedraletik, La Bilbaína Hoteletik eta Artiumeko bi eraikinetatik. Irudietan parte-hartzaileari buruzko informazioa ageri da, Delphi-n ehorretarako gindako aplikazio bat erabiltzen delarik. Irudiak grabatzen diren unetik bertatik web gune bat sortzen da parte-hartzailearentzat, eta e-mail bat bidaltzen zaio bere URLa adieraziz.

Erabiltzaileak bere webgunea ikus dezake, bere kode pertsonala edo URL-a web browser batean idatziz. Irudi pertsonalak erabiltzailearen diseinuaren irudi errealak eta birtualak dauzka, eta orobat dauka haren izena, nongoa den, ordua eta iruzkinak

Javako applet bati esker, proiektuko lau kamerak zuzenean ikus ditzakete bisitariek, eta hiriaren airetiko bista bat, bertako eraikin nagusiei buruzko oharrekin.
 
Kodea
Bilaketa
SORBURUA | Informazioa | Diseinua | Bideoa zuzenean | Aurrekoa
© Rafael Lozano-Hemmer, 1999 - 2002