Altxaera bektoriala Laguntza | |||||
Arkitektura Erlazionala 4 | |||||
Diseina ezazu Bektore Jasoketa bat Joan zaitez "Parte hartu" loturatik, eta saka ezazu "Abiatze" botoia, Java programa kargatzeko. Agian minutu batzuk beharko ditu, Interneterako daukazun konexioaren arabera. Argi kanoien hautapena Kanoiak banaka-banaka aukera ditzakezu edo baztertu, zure kontrol kutxan klik eginez, edo zuzenean mundu birtualean, haien gainean klik eginez. Eraikinen arabera ere hauta ditzakezu, hautaketa menua erabiliz. Azkenik, denak aukera ditzakezu, edo batere ez, edota zure hautapena aldatu, dagokion botoia sakatuz. Argi kanoiak bideratu Kurtsore karratu gorria estutu eta eraman arrastaka, hautaturiko kanoien norabidea aldatzeko. Erdian dagoen altueraren kontrolaren barra erabiliz, kurtsorearen altuera ere alda dezakezu. Ordena eta desordena botoiek argi sorten norabidea aldatzen dute, gehituz. Badira aldez aurretik finkatuak dauden estiloak, hala piramidea, erretikula eta zutabeak, hautaturiko kanoiei aplika dakizkienak. Hiru dimentsioko munduan nabigatzen Kamera bat bazenu bezala ikus zenezake Artium birtuala. "Ikusi" botoia sakatzen baduzu eta geziak estutzen badituzu, kamera geziaren norabidera eramango duzu. + y - botoiek kameraren ikuste eremua aldatzen dute. "Joan" botoia hautatzen baduzu, eta geziak estutzen, geziaren norabidean mugituko dira munduan. + y - botoiek aurrerantz eta atzerantz mugituko dute. Kamera birtualarentzat aldez aurretik finkatuta dauden hamaika posizioetatik bat hauta zenezake, horien artean proiektuko lau webcam-ak. Horri esker, hainbat ikusmoldetatik ikusi ahal izango duzu zure diseinua. "Erori" botoiak lurreraino jaitsiko du kamera, eta zure ikuspuntua berdinduko du. Nahi baduzu, mundu birtualak automatikoki biratzea aukeratzea ere baduzu. Arazoak eta soluzioak Macintoshen erabiltzaileak Arazoak badituzu Bektore Jasoketarekin, eta Netscape erabiltzen ari bazara, saia zaitez aplikazioari memoria gehiago ematen. Horretarako, irten zaitez Netscapetik, hauta ezazu idazmahaiko aplikazio ikonoa, hauta menuetatik Artxiboa > Info > Memoria eta eman gutxiena 32 megako memoria. Oraindik ere arazoak badituzu, saia zaitez Internet Explorer erabiltzen. Hoberena Explorer 5 edo hortik gorakoa erabiltzea da. Windows/Internet Explorer 5-eko erabiltzaileak Zoritxarrez, IE3tik IE5era aktualizatu baduzu, Java ez zen zure sisteman instalatuko. Arazo horri irtenbidea emateko: 1) Instala ezazu Microsoft Virtual Machine. http://www.microsoft.com/java/vm/dl_vm32.htm helbidetik jaits zenezake. "Microsoft VM build 3186 for Windows 95/98 and Windows NT 4.0" izeneko orrialdeko aginduak jarrai itzazu. 2) Baduzu halaber Internet Explorer 5 berriz instalatzea, Java ere barnean duela. Instalatzailea ondoko helbide honetan dago: http://www.microsoft.com/downloads/ Produktuen zerrendatik, aukera ezazu Internet Explorer 5, eta ondoren aginduak jarraitu. Java instalatzeko, neurrira egindako instalazio bat egin BEHAR duzu, besterik ezeko instalazioaren ordez, eta "Microsoft Virtual Machine" hautatu behar duzu instalatu beharreko itemen zerrendan. Windows XPren erabiltzaileak Windows XP da munduko sistema operatibo bakarretakoa instalatzailean bertan Javako euskarria ere baduena. Alabaina, Javako applet bat aurreneko aldiz aurkitzen duzunean, nabigatzaileak "Microsoft Virtual Machine" deskargatzeko aukera ematen du, eta automatikoki instalatzekoa. Windowseko Javari buruzko argibide gehiago, hemen. |
|||||
|
|
||||
© Rafael Lozano-Hemmer, 1999 - 2002 |