Altxaera bektoriala Historia
AR 4
  "Alzado Vectorial” instalazioa Mexikoko Hiriko Zócalo Plazan aurkeztu zen aurreneko aldiz, 1999an. Arkitektura erlazionaleko sailaren laugarren pieza da, eta badira gaur zortzi . Instalazio honen helburu nagusia ikusleei kanoi errobotikoak erabiliz lortzen den argi ikusgarriaren kontrola ematea da, kanoi horiek normalean aldez aurretik programatua dagoen mugimendu sekuentzia jarraitzen dutelarik. Lan klase honek aurrekari asko eta asko ditu, hasi erakusketa unibertsaletatik eta ikuskari faxistetaraino–, eta horietako askoren berri ematen da "Alzado Vectorial” liburuko testuetan.

Argiaren tele-operazioaren aurrekari zaharrenetako bat Los Angelesko Lindbergh faroa da, 1928. urtean piztu zena, Coolidge presidenteak Etxe Zuriko bulegoan telegrafo tekla bat sakatuz aktibatu zuenean. Ondoren, lan honekin lotura duten lan batzuk aipatuko ditugu, azkenaldi honetakoak.

Toyo Ito-ren arkitektura elkarreragilea, bere 1986ko Haizeen Dorrearekin, Yokohaman. Ingurumeneko gorabeheren ondorioz aldatzen da, hala zarata eta haizearen lastertasun eta norabidearen ondorioz.

Eduardo Kac eta Ed Bennett-en Ornitorrinco, 1989an egin zen telerobota, eta artearen munduan tele-operazioaren alor emankorra erabili zen aurreneko aldia izan zena.

Louis Phillippe Demers eta Bill Vorn's -en Espace Vectoriel 1993ko instalazioa. Bertan, ikusleen presentziak argi errobotikoz egindako muntaketa batetik datozen mugimendu eta soinu ereduak sorrarazten ditu.

Christian Möller eta Joachim Sauter-ek 1994. urtean egin zuten Networked Skin proiektua, Ars Electronica Center-arentzat. Eraikin bat aldatzeko diseinatua, global.

Rafael Lozano-Hemmer eta Will Bauer-en 1995. urteko El Rastro instalazioa. Bertan bi parte-hartzaile urrunekok espazio telematiko bera lantzen dute, elkarrekin gurutzatzen diren argi sortez eraikia.

Knowbotic Research 1996-97-en Anonymous Muttering pieza. Bertan, zuzenean egiten da sareko datuen elkargune bat, soinu eta argi aldaketekin.

Ken Goldberg-en tele-presentziazko piezak, hala adibidez Dislocation of Intimacy, zeinari esker web-eko parte-hartzaileek argiak piztu eta itzali, eta instalazio batean pantailetatik kanpo sortzen diren itzalak ikus ditzaketen.

Masaki Fujihata-ren Argia Sarean pieza, Tokioko pantaila batean bonbillak pizten zituena.

Hans Muller eta Zwarts / Jansma Architecten-en 1998-ko instalazioa, Leidschenveen-ko tunelean; berari esker, jendeak mezuak bidal ditzake Internetez Holandan dagoen pantaila elektroniko batera.

Stadtwerkstatt-en Clickspace 98, hiru moduluko proiektua, Linzeko hainbat eraikinetan, Austrian, argia, soinuak eta mezuak erakusten zituena.

Johannes Gees-en Hello Mr. President proiektua. Laser-ez idatzitako testu bat zen, Davos-eko mendi batean, Suitzan. Haren bidez, internautek mezuak bidaltzen zizkieten 2001eko urtarrilean bertan bilduta zeuden politikari eta multinazionalen buruei.

Berlingo Blinkenlights proiektua, Chaos Computer Club-ekoa, bulego eraikin bat mezu eta animazioetara zabalik zegoen pantaila bihurtu zuena, interfaze dotore baten bitartez.


Lozano-Hemmer-en beste lanei buruzko argibide gehiago, bere webgunean: www.lozano-hemmer.com

 
Kodea
Bilaketa
SORBURUA | Informazioa | Diseinua | Bideoa zuzenean | Aurrekoa
© Rafael Lozano-Hemmer, 1999 - 2002